Makila: Borrokarako eta defentsarako erabilia Euskal-Herrian, bai ezpaten aurka, bai aiztoei aurre egiteko, bai beste makilaz edo esku hutsik datorrenari aurre egiteko.

Sorrera: Artzaiek daramaten makiletik. Artzai eta baserritarren eskuetan ikusiko dugu, nekez herrietako jende edo itsaz gizonen eskuetan. Artzai eta nekazariek pizti edo lapurretatik beren burua babestu eta abere taldeak zaintzeko erabilia, pixkanaka teknika garatu bat lortu arte.

Teknika: lehendabiziko datuak 1215-koak dira eta teknika kodeatzen da XV. Mende inguruan.

Garairik oparoenak XVIII eta XIX. Mendean ematen dira, eta XX. Mende erdialderarte irauten du bizirik

Lekuak: Ia Euskal-Herri osora zabaltzen da, Nafarroa, Bizkaia, Gipuzkoa eta Iparraldera ere bai. Gipuzkoan Goiherri inguruan eta Urola bailaran dauka indarrik haundiena.

Teknika oso berezia eta hedatua sortzen da, ez makila hartu eta egurra eman bakarrik. Egoera bakoitzari aurre egiteko modu bat sortzen dute, baita mugitzeko modu berezi bat ere. Guzti honek esgrima mota bat sortzen du, bere maisu eta erakusteko eskola edo lekuekin. Oso preziatuak ziren Euskal makilkariak eta zenbait gudutan parte hartu zuten, adibidez Napoleonek berak makilari talde bat eramaten zuen Iparraldetik eta aurrez aurreko borroka hasten zanean ateratzen zituen borroka tokira, lehendabiziko guda karlistan ere parte hartu zuten.

makiljokoa

Makila motak: bi makila mota erabiltzen ziren bata luzea, 1, 30-1,40 m. inguru eta nahiko aztuna, 1,2-1,5 Kg., eta bestea motzagoa, 90 cm. inguru, eta arinagoa, 400-500 gr., baina berunez kargatutakoa inertzia ez galtzeko. Azken hau aproposagoa kalean edo pasiatzen ibiltzeko. Hau da gaur egunez Euskal makila bezela ezagutzen dena. Bi makilak erabilpen ezberdinak dauzkate.

Egurrak: gehienak gorostiz, arantza beltzez, elorriz, sagar ondoz, txermen ondoz edo mispiraz eginak. Gainera adarren bitartez koxkorrak atereaz min gehiago egiteko. Ezpela ere erabiltzen zen.

Clases/klaseak:

Asteartea/Martes 20:00 – 22:00

Elorsoro kiroldegia/Polideportivo Elorsoro (Oiartzun)